Bat, bi, Manchester


Bat, bi, Manchester liburuak ezinezko maitasun baten istorioa dakarkigu. Bi protagonista nagusi ditu: alde batetik, narratzailea, idazle izan nahi duen itzultzaile homosexuala (Rubio); bestetik, Aitor izeneko pertsonaia, aktore izan nahi duen mutil eder heterosexuala. Biak dira euskaldunak eta biak bizi dira Manchesterren. Hantxe egiten dute topo, eta adiskidetasun estua sortzen da bien artean, pisua partekatzeraino; tamalez, desira beteezinaren gogoa sumatuko zaio Rubiori.

Istorioaren barruan, beste gai bat ere plazaratzen du Irati Jimenezek: idazle bihurtzeko prozesuaren zailtasunak. Gaur egun idazle izateko dauden oztopoak azaleratu nahi ditu, eta, horretarako, Ingalaterrako eguraldia darabil baliabide gisa: lainoa, euria, tristura… Egoera iluna dela adierazten du.

Beste plano batera ere jauzi egiten du, ze narratzaile-protagonistak, zeinak idazle izatea duen amets, hainbat traba jartzen dizkio bere buruari, konfiantza falta zaio, eta beti ari da bere buruarekin borrokan; beraz, eguraldi txarar edo ona egitea norberaren esku ere badago.

Arina da nobelaren erritmoa. Laurogeita bederatzi orrialde besterik ez du: esaldi laburrak, irakurterrazak, abiadura handikoak; kapituluen ordez, paragrafo multzoak… Kontakizun bizi-bizia da. Irakurtzeko erraza denez, asko gustatu zait. Estiloari dagokionez ere, gustatu zait.
Asier (2018)

Bat, Bi, Manchester Irati Jimenezen lehenengo eleberria da eta Agustin Zubikarai saria irabazi zuen 2006an.
Liburuan ezinezko maitasun baten istorioa kontatzen da. Bi protagonista nagusi ditu nobela labur honek. Alde batetik, kontalaria, nobelan izena aipatzen ez zaiona, idazle izan nahi duen itzultzaile homosexuala. Izan ere, horrelaxe definitzen du pertsonaia honek bere burua lehenengo momentutik. Bestetik, Aitor izeneko pertsonaia, aktore izan nahi duen mutil eder heterosexuala. Biak dira euskaldunak eta biak bizi dira Manchesterren. Han egiten dute topo elkarrekin eta etxe berean elkarrekin biziko dira. Adiskidetasun estua sortuko da bien artean; hala ere, une oro desira beteezinaren itzala sumatuko da.
Elkarrizketa batean Irati Jimenezek azaldu zuenez, beste gai bat kontatzen digu nobela honetan:idazle bihurtzeko prozesuaren zailtasunak. “Baina bigarren maila bat ere bada: narratzaile eta, aldi berean, protagonistak, idazle izateko gogoarekin bizi denak, bere buruari hainbat traba jartzen dizkio eta badu agian, konfiantza falta eta beti borrokaldi batean ari da bere buruarekin. Eta istorioa hori ere bada".
Nobelaren erritmoa arina da. Laurogeita bederatzi orrialde besterik ez du; esaldi laburrak, irakurterrazak, abiadura handikoak; kapituluen ordez, paragrafo multzoak ez oso handiak…Kontakizun bizi-bizia da. Nobelaren izenburuak berak ere adierazi nahi du arintasun hori: bat, bi eta hiru!
Nahiz eta ondo erraza izan irakurtzeko, ez zait asko gustatu nobela hau. Estiloaren aldetik ez da izan guztiz nire gustukoa. Nahiago ditut eleberri zuzenak, metafora gutxiekin, tonu poetiko barik.

Fatima, 2016

 

Bat, bi, Manchester liburuaren egilea Irati Jimenez da. 2006an, Augustin Zubikarai nobela laburren saria irabazi zuen.
Liburu honek ezinezko amodio bat kontatzen du: gizon homosexual eta gizon heterosexual baten arteko maitasun ezinezkoa.
Gizon homosexuala da narratzailea. Baina haren izenik ez da agertzen; izengoitia —Rubio—, ordea, bai. Itzultzaile lan egiten du, baina idazlea izan nahi du. Uzkur samarra da, porrot batetik atera berria.
Beste pertsonaiaren izena, berriz, agertzen da: Aitor. Aitor, aktore izan nahi duen mutil ederra, heterosexuala da; dena beti erraza izan zaion mutil guapoa. Adiskidetasun estua sortuko da bien artean, baina desira bete ezinaren itzala sumatuko da uneoro.
Kontakizuna arina da; esaldi laburrak nagusitzen dira, oso irakurterrazak.
Liburu hau irakurtzeko gogo itzela nuen, pasa den urtean irakasle batek biziki gomendatu zigun eta. Esan behar dut aukera ona izan dela idazle gazte hori ezagutzeko.

Belén, 2016


Irati Jimenezen eleberri bikaina: nobela horri esker, Agustin Zubikarai saria irabazi zuen.
Bi mutilen arteko maitasun istorioa da, maitemintzea pausoz pauso kontatua: Manchesterrera joaniko gizonezko gazte euskaldun bat (narratzailea, Rubio izengoitia duen homosexual aitortua) da narratzailea; itzultzailea da lanbidez, baina idazlea izan nahi du. Beste mutil euskaldun batekin konpartituko du apartamentua (Aitor izena duen aktore guapo, baikor eta heterosexuala). Liburua irakurri ahala,  haien arteko adiskidetasuna agerian geratzen da.
89 orri baino ez ditu nobela honek; esaldi laburrak ditu, txukun idatzita dago, eta arin irakurtzen da. Narratzaileak idazlea izan nahi du, baina  batzuetan idazteko ezintasuna presente dago.
Irati Jimenezek  hauxe esan zuen: “Nobela hau idazteak nire mamuak uxatzeko balio izan dit”. Aitortu behar dugu emaitza  oso ona izan dela.

Nuria (2014)

                                                      *******************************


Bat, Bi, Manchester liburuaren egilea Irati Jimenez da. Mundakan jaio zen 1977.urtean, baina egun Barakaldon  bizi da. Kazetaritza ikasi zuen eta lanbide horretan dabil EiTBn ordezkapenak egiten.
Liburu honek Augustin Zubikarai saria irabazi zuen, eta lan hau sortu baino lehen beste bat ere bazuen idatzita: Malcolm X (haurrentzako biografia).
Liburuak amodiozko istorio bat kontatzen du. Ezinezko amodio baten istorioa, hain zuzen ere. Liburu honetan ez dira beste liburu batzuetan beste pertsonaia agertzen; funtsean, bi dira pertsonaia nagusiak: liburuaren egileak bere izena argitzen ez duen pertsonaia eta Aitor. Lehenengoa, itzultzaile dabil baina idazle izan nahiko luke. Homosexuala, uzkur samarra eta porrot batetik irten berria da. Bigarrena, dena beti erraza izan zaion mutil karana dugu, aktorea eta heterosexuala.
Halabeharrak elkartuko ditu bi pertsonaiak Manchesterren, eta etxe berean elkarrekin biziko dira. Adiskidetasun estua sortuko da bien artean; hala ere, une oro desira bete ezinaren itzala sumatuko da.
Esan dezadan bestalde, liburua, funtsean, bi arrazoi nagusirengatik aukeratu nuela: batetik, ikaskide batek gomendatu zidalako eta, bestetik, hasieratik bukaerara arte aise irakurtzen delako.
Liburu osoan  zehar, nahiz eta pertsonaia nagusien arteko sentimenduak adierazteko egileak hausnarketa sakon samarra egiten duen, istorioko haria ez da galtzen, eta horrek irakurmena errazten du. horrez gain, lehen aipatu dudan bezala, liburuan ez dira horrenbeste pertsonaia agertzen; beraz, ez daukazu zertan oroimen ona eduki.
Laburbilduz, liburu batekin gozatzea gustatzen bazaizu, liburu hau duzu egokiena; erraz irakurtzen baita eta, aldi berean, bi pertsonaien arteko amodiozko istorio ederra gertutik ezagutzeko aukera izango baituzu.

Andoni (2014)