Belarra Kantari

Doris Lessing Persian jaio zen, eta lehengo urteak Afrikan (Rhodesian) pasatu zituen. Afrikarekin oso lotura berezia zuen, eta haurtzaroko oroitzapenak estuki lotuta daude kontinente horrekin.
Bi aldiz dibortziatuta eta hiru semeekin, Londresera joan zen, Afrikako  gizarteko giro itogarritik ihes egin nahian. Londresera heltzearekin batera, idazle oparo berri bat jaio zen. Oso kontzientziatuta zegoen bere gizarteko gai eztabaidagarri batzuekin:  besteak beste, arrazakeria, klase- borroka, emakumeen egoera, sexua.
Eleberri honetan gai horiek guztiak agertzen zaizkigu argiki: Mary Turner bere landetxeko barandan hilik aurkitu zuten, Moses morroi natiboak eraila.
Kontakizunean zehar,  Maryren bizitzaren hiru faseak ezagutarazten zaizkigu : haurtzaroa, pobrea; gaztaroa, berriz, alaia; helduaroa,  nahasia (ezkontzera bultzatuta, independentzia galdu zuen). Haren beldurrak, zalantzak, bakardadea, obsesioak barne desintegrazioaren hasiera moduan agertzen zaizkigu.
Gainerako pertsonaiak hauek dira: Dick Turner, Maryren senarra, gizon etsia, aberasteko egitasmo guztiak martxan jarri eta bertan behera usten dituena, beti datorren urtea hobea izango delakoan; Charlie Slatter, Londresetik Afrikara dirua egitera etorritako gizon gogorra; Tony Marston, Ingalaterratik ailegatu berria, Dicken etxea gobernatzeko kontratatuko duten gaztea , eta Moses, natiboa.
Kolonialismo garaia, arrazakeria eta klase-borroka eta emakumezkoen papera gordinki deskribatzen ditu Doris Lessingek eleberri honetan; gomendagarria, benetan.
Rosana, 2015