Bizitza pusketak

— Liburu bat irakurri behar duzue— esan zigun Goiok.
— “Ai ama”—  pentsatu nuen nik.
Normalean ez dut euskarazko libururik irakurtzen, ez badira ikasleentzat direnak.
“Eta zer irakurriko dut?” Artazugoikoko  liburutegitik pasa ondoren, ez nuen libururik aukeratu, nire gustukoak ez zirelako.
Arratsalde osoan bueltaka ibili ondoren, herriko liburutegira joan nintzen. Hango arduradunari galdetu eta gero, apalategirantz abiatu nintzen. “Eta orain, zer?” pentsatu nuen.
Bat-batean, euskaraz idatzitako liburu mehe bat ikusi nuen, Bizitza pusketak izenekoa, eta nire buruari esan nion: ”Hauxe da. Narrazio motzez osaturik, primeran”.
Etxera pozik bueltatu nintzen. Heldu bezain pronto, irakurtzen hasi nintzen.
 
Jabier Muguruza musikari eta idazlearen hirugarren liburua  nuen esku artean, 1996an argitaratua. Oso harrera ona izan zuen ipuin laburren bilduma honek, zortzi ipuinez osatutako liburuak. Ipuinak independenteak dira. Bata bestearen atzetik irakurri beharrean, ipuin bakoitza irakurri ostean hausnarketa txiki bat egitea ondo legoke ipuin bakoitzean gai desberdin bat garatzen delako. Gaiek pentsarazi egiten dute, eta hainbat sentimendu uzten ditu irakurlearengan. Protagonistek adin zein genero desberdinetakoak dira.
Euskara, aberatsa eta zaila batzuetan. Esaldiak batzuetan luzeak eta korapilatsuak  dira. Motzagoak zirenean ipuina ulergarriagoa da; niretzat behintzat.
Ezin dut esan nire gustukoa izan dela, ezta izan ez dela ere. Narrazio batzuk (erdiak edo) gustatu zaizkit; beste batzuk, ordea, ez horrenbeste.
Hala ere, gomendatuko nizueke idazlea bera interesgarria delako.

Maribel (2015)