Ekialdeko mamuak

Ekialdeko mamuak (Elkar 2002) Jon Arretxek buruturiko bidaia baten kronika da. 2001. urtean, New Yorkeko Dorre Bikien erasoaren ondoren, Istanbulera abiatu zen  idazlea aspalditik pentsatutako bidaia egitera. Haren asmoa Turkia zeharkatu eta Teheranera iristea zen. Horretarako,  bizikleta hartu eta bidaiari ekin zion, eta guztira 2.500 kilometro zeharkatu zituen.
Liburuan barrena,  zeharkaldi horretan gertatzen zaizkion jazoerak eta bidean ezagututako jendearekin izandako erlazioak kontatzen zituen eguneroko batean.
Herri eta hiri mordoa zeharkatu eta ezagutzeko aukera izan zuenez,  konturatu  zen  oso ikuspegi okerra dugula mendebaldekoek turkiar eta irandarrei buruz.
“Zenbat buru, hainbat aburu” dio esaerak, eta bidaian zehar hainbat iritzirekin topo egin zuen; adibiderako, batzuk oso harro zeuden beren  bizimoduaz;  beste batzuek, ordea, Iranetik alde egin nahi zuten.
Rosa (2015)