Errege hilobia

Aitor Aranak idatzi zuen liburu hau 2004an, Antso Nagusiaren koroatzearen 1000. urteurrenean.

Kondaira batek zioen koroatu zuten urtetik mila urte igaro ondoren iratzarriko zela, baldin eta, urte haietan guztietan, berpizteko moduan mantentzen bazuen edaria, ilargi bete guztietan gauerdi inguruan.Hori baieztatzen du mila urtean zehar petrikilo emakumezkoei eta Orreagako apaiz batzuei ahoz aho iritsi zitzaien informazio sekretuak.

2004an Antso Nagusia berpiztu egin zen. Kandido, frantziskotarra, eta Eneko, Orreagako monje eta ETA kidea, arduratu ziren Antso erregeaz. Haiek biek irakatsi zioten Antsori berba egiten, idazten, gaur egungo bizimodua eta baita nola aldatu den berak sortutako herria ere.

Gau batean, Antsok amets bat izan zuen. Amets horretan, bere amak honela esan zion: “Prest zaudenean, zoaz Naiara herrira eta zuk dakizun kobazulo ilaran bilatu erdiko bigarrenean ene hitza”.

Antsok bere bidaiari ekin ondoren, eta hango eta hemengo herritarrekin hitz egin ostean, ohartuko da bizirik edo erdi hilda dagoela bere hizkuntza maitea.

Patricia, 2017