Eta handik gutxira gaur


Hamasei istorio. Haien arteko loturarik ez (hiru ipuinetan izan ezik); hainbat pertsonaia, garai ezberdinak, ekintza gutxi eta xumeak, baina emozio anitzak eta konplexuak. Istorio horien haria bilatu nahi izanez gero, pertsonaien egonezinean eta denbora igarotzeari aurre egiteko asmoetan aurkituko dugu.
Izenburuan bezalaxe,  lehenengo ipuinean aitona Manueli bizitza berehala pasatu zaiola  adierazten du idazleak argi eta garbi:“…eta handik gutxira herritik alde egin zuen…, handik gutxira eskondu ziren…., handik gutxira jaio zen alaba… Eta handik gutxira gaur”.
Idazkera erraza eta jasoa, erritmo bizikoa, hiruzpalau ipuinetan salbu.
Eider Rodriguezi elkarrizketa batean bere gustuko zaporeaz galdegin ziotenean,  zapore gogorrak gogoko zituela, eta haien artean mingotsa nahiena zela erantzun zuen. Eta horrelakoxe zaporea  mingainean geratzen zaizu ipuin askotxotan.
Gustura irakurri dut, mingotsaren zalea ote naiz ni?


Esther (2015)