Ez zen diruagatik


Liburuaren izenburua irakurri nuenean, istorioak krisialdiarekin zerikusia zuela pentsatu nuen. Bestaldetik, azalean hozkailu baten irudia ikusi nuen. Hozkailu bat ia hutsik! Elikagairik gabeko hozkailua. Bakardadez betetako hozkailua. Olgaren hozkailua.
Eta ez nintzen asko erratu.
Olga da protagonista: haren gorabeherak kontatzen dira. Egunean bizi den pertsona da. Diru-laguntza sozialei esker bizi da,  eta amodioan ere ez dauka zorte onik. Esan dezakegu bizitzaren itsasoan galdutako naufragoa dela.
Olgak pisukide bat dauka: Dani. Danik gau batean istripua dauka, eta, bertan, istorioaren hirugarren protagonista agertzen da: Mikel.
Liburua erraz irakurtzen da. Oso irakurzalea ez izan arren, nahiko arin irakurri dut. Beraz, Olgaren munduan sartzera animatzen zaituztet!

Elena