Fatum

 

Fatum, Lisboako kaleetan gertatzen den hilketa, maitasuna, ustekabe eta fadoen arteko istorioa da. Arretxek oso ondo deskribatzen ditu hiriburu horretako kaleak, alde marjinalekoak batez ere. Horietan pasatzen ditu egunak Mario Barbosa polizia-ohi eta fado kantariak. Bat- batean, Marizaren, bere laguna prostitutaren, hilketa suertatzen da; ordutik, bere hiltzailearen bilaketa bihurtuko da harentzat helburu nagusia.
Hasieran gertatzen da hilketa, eta liburuko kapitulu asko pasatzen dira protagonistak gauza askorik argitu barik. Amaierako kapituluetan, bat-batean, topatzen den pertsona batekin hitz eginda, erraz argitzen da kasua. Horrelako istorioak sinesgarriak izateko, kasuak korapilatsuagoak izan behar dira eta ezin dira hain aise argitu.
Hala ere, liburua entretenigarria da, erraz irakurtzekoa, kapitulu laburrekin eta idazleak bere betiko estiloa segitzen du.   


MaiTe (2015)