Fikzioaren Izterrak

Ur Apalategik Literaturaren Euskadi Saria irabazi zuen 2011. urtean Fikzioaren Izterrak eleberriarekin.
Elkarren artean zerikusirik ez duten zazpi ipuinek osatzen dute eleberria. Beraz, nahi izanez gero, eta ordena kontuan hartu gabe, edozein hartu daiteke irakurtzeko, musika CD batean kanta bat aukeratzen dugun bezala.
Ipuin guztietako ardatza idazlea da eta literaturaren inguruko istorioak kontatzen dira. Pertsonen arteko harremanei —bikote-harremanei, sexuari…— garrantzi berezia ematen die eta narrazio guztietan limitera eramaten ditu. Desioa, obsesioa eta ezintasuna dira nagusi protagonistengan, eta oso bukaera bitxiak dituzte ipuinetako batzuek. Horrek, hau da, ipuin arinak izateak eta eguneroko bizitzan gertatu daitezkeen istorio hurbilak izateak harrapatu egin ninduen.
Guztiz gomendagarria.


Asier (2015)