Gure gauzak S.A.   

Liburu bat irakurtzeko esan zigutenean, primerako “agindua” iruditu zitzaidan, irakurtzeko ohitura berreskuratzeko gogoa aspalditik nuen eta.
Liburua aukeratzerakoan, orain dela hamar urte inguru irakurritako Ur Apalategiren Gauak eta hiriak etorri zitzaidan burura, eta haren liburu bat hartu nuen irakurtzeko: Gure gauzak S.A.
Irakurketaren hasieran, Apalategiren erritmora egokitu arte, gutxika-gutxika joan nintzen aurrerantz. Kapituluak irakurri ahala, euskarazko literatura argitaletxe-zabaltzaileen gaineko kritika thriller moduan aurkezten duenez, erraz harrapatu ninduen istorioak, eta gustura irakurri nuen liburua.
Istorioan zehar amodio ezkutuaren gaia agertzen da, gerraren eragina euskal gizartean, euskalki desberdinen indar eta zabalera argitaletxeetan, pertsonen erabakiak enpresen botere komertzialaren aurrean…
Amaiera goibel samarra da eta zer pentsatua ematen du.

Unai (2018)