Hamabost zauri

Karmele Jaiok idatzitako liburu hau, hamabost istorio ezberdinek osatzen dute, hamabost ipuinek hobeto esanda, eta bakoitzean zauri txiki bat agertzen da.
Hasieratik gustatu zait, zeren, istorio motzak direnez, oso erraz irakurtzen dira, eta hiztegi aldetik arazo bakoak.
Nire ustez, ipuinak apur bat laburrak geratzen dira, gehiago irakurtzeko gogoarekin uzten baitzaitu idazleak. Ematen du idazleak presa daukala istorioa bukatzeko.
Kontakizun ezberdinez osatutako liburua denez, bakoitzaren argumentua ere era desberdinekoa da. Adibidez:
“Stop” ipuinean, bikote baten eztabaidak agertzen dira, Gabonetako afaria dela eta.
“Zauri kronikoetan”ipuinean, bikote baten arazoak eta zeloak agertzen dira.
“Hau ez da Hollywood” ipuinean, berriz, bakardadearen istorio bat kontatzen du.
Karmelek liburu honetan gizakiok gure bizitzean aurre egin beharreko arazoei buruz hitz egiten digu: familian, adiskideen artean edota bikotekideen artean ematen diren arazoei buruz.
Miguel, 2017


Hamabost zauri Karmele Jaioren lehen narrazio liburua da, hamabost ipuin laburrez  osatua. Liburua aukeratzeko orduan, Mari Elirengana hurbildu ginen aholku eske Arraiz taldeko batzuk. Artazugoikoko liburutegiko apaletan barrena galduta nenbilen liburu bat topatu nahian, eta, euskaraz irakurtzeko nire zaletasun eskasa ikusita, narrazio hau erraza eta ulergarria zela azaldu zidan; hala,  liburu hau aukeratzera animatu ninduen. 
Hamabost narrazio hauetan guztietan Karmelek lagun eta bikoteen arteko gaizki ulertuez eta zailtasun egoerez hitz egiten digu, baita inkomunikazio arazoez eta bakardadeaz ere.
Egunerokotasunean edonork inoiz sentitu dituen zauriak, esan gabe gelditzen diren hitzak izan dira egilearentzat gai nagusiak. Tristezia ukitu bat izan arren, gomendagarria da liburu hau irakurtzea, arina eta sentimenduz betea baita.
Iratxe (2015)

 

Azkenean ere! Aurkitu zaitut!  Nire gau-mahaia euskarazko liburuen tontorrak estaltzen du. Hasi, hasi bai. Baina amaitu, orain arte zu izan zara bakarra!
Ohean etzan naiz, bururdia besarkatu dut, eta tontorrari begira geratu naiz. Oraintxe den-dena ulertu dut. Ipuinak gustatzen zaizkit. Laburrak. Ulerterrazak. Hurbilekoak.
Tontor berria eraikitzen hasteko prest nago. Zu izango zara, 15 zauri, nire tontor berria eutsiko duen oinarria. Eskerrik asko, Karmele.
Dorleta