Ilargi horia

Hasieran ez nekien zer liburu aukeratu: nire gustukoa ez izateak beldurra ematen zidan. Liburu honekin ez zen hori gertatu. Hasieratik, istorioaren originaltasunak eta berezitasunak harrapatu ninduten. Nik ezagutzen ez nituen gertakari historiko batzuk aurkitu nituen.
Liburuan agertzen diren gertaerak, funtsean, errealak dira. Historian Riffeko gerra Marokon pasatu zen. Euskaldun asko bertara joan ziren, behartuta, hizkuntza eta hara joateko arrazoiak zein ziren jakin gabe.  Baina hori guztia kontatzeko, egileak fikziozko pertsonaia bat sartu du istorioan. Hasieran, kasualitatez, E. Areitioaurrenak topo egiten du bere senitarteko hilobiekin, Melillako hilerrian. Amaieran, haren bizitza hankaz gora  geratzen da.  
Liburu honetan gauza piloa aurkitu dut eta beste gauza batzuetan arakatzera eraman nau; besteak beste, zer egiten zuten euskaldun soldaduek espainolen gerretan.
Anabel (2015)