Inon ez, inoiz ez

 

Inon ez, inoiz ez liburua 38 ipuinez osaturik dago. Hainbat estilo, gai eta luzerakoak dira. Honako gai hauek agertzen dira: inoiz zahartzen ez den gizona, aginduak itxaroten urteak pasatzen dituzten komando-kideak,  denboran bueltaka dabiltzan presoaren senideak, heriotza, bikote-harremanak, seme-alaben zaintza, etxeko istripuak…
Adiskidetasuna, maitasuna, errepresioa, amorrua, poza, gorrotoa… azaltzen dira ipuinetan. Ipuinen artean badira fantastikoak eta errealistak, metaliteratura egiten dutenak, eguneroko bizitza islatzen dutenak, azkenaldiko gure panorama politikoa erretratatzen dutenak eta absurdo puntu bat dutenak ere bai. Gainera, ipuinek geruza bat baino gehiago dute, hau da, irakurleak lerro artean irakurri behar du.
Ipuin bakoitzean irakurlea ezustean harrapatzea lortzen du Iban Zalduak: batzuetan, amaieragatik; beste batzuetan, ipuinek erdibidean hartzen duten bihurguneagatik;  baita errebelazio txikiengatik ere.
Irribarrea ateratzen dio irakurleari, momentu batzuetan; pentsarazi egiten dio, beste batzuetan…
Gomendagarria eta irakurterraza iruditu zait Iban Zalduaren azken liburua.


Eguzkiñe, 2016