Kandinskyren tradizioa

Ramon Saizarbitoriak orain dela 14 urte idatzitako gazteentzako nobela  den arren, gaur egun ere oso irakurria da nerabeen artean.
Miren izeneko neska batek, bere amaren liburu bat irakurtzean (Kandinsky margolari famatuaren emazteak idatzitakoa), errusiarren tradizio  baten berri jasotzen du. Tradizio horren arabera, Urtezahar eta Urteberri egunen arteko gauean kalera irten eta ikusten duzun lehenengo mutilari izena galdetu behar diozu; eta errusiarrek diote izen hori izango duela zure etorkizuneko senarrak. Mirenek tradizioa egia den edo ez frogatzea erabakitzen du, batez ere mutil lagunik ez izatearen presioa nabari duelako lagunengandik.
Saizarbitoriak, neska gazte baten larruan sartu, eta sinesgarritasun handia ematen dio; bestetik, gizonezkoak barregarri samar uzten ditu, sentimenduak adierazteko gai ez diren pertsonaia baldar gisa.
Eleberri hau irakurtzean, honako esaera hau gogoratu dut: “Kontuz irudikatzen duzunarekin, ondorioak zure gogoaren mugak gainditu eta mundu errealeraino etor bailitezke”.
Saioa Gerrikaetxebarria (2017)