Laura kanpoan da

Jabier Muguruzak idatzi duen helduentzako bigarren narrazio-liburu hau bi ipuinetan banatuta dago, eta lehenak ematen dio liburuari izenburua.
Liburu edota istorio oso aktiboa iruditu ez zaidan arren — pixka bat “txepel” nire gusturako —, gogoz irakurri dut. Erraz irakurri daitekeen liburua da, euskara argia du, eta kasu batzuetan hika hitz egiten dute.
Laburtxoa iruditu zait, eta bi ipuinek jarraipena beharko luketela uste dut; izan ere, bat-batean amaitzen dira bi ipuinak, beste barik.

Monika (2015)