Leonardo

Literaturako ikasgaian, Leonardo da Vinciren biografia aukeratu nuen. Zergatik? Liburua aukeratzean Iturrigorriko azkena izan nintzelako eta, ordurako, denek liburua hartuta zeukatelako. Irakurketa arina eta erakargarria nahi nuen, eta, biografiak aukera hori eskainiko  zidalakoan, Leonardo da Vincirena hartu nuen.
Fernando Morillok idatzitakoa da, eta irakurle gaztei zein helduei zuzenduta dago. Egitura kronologikoan idatzita, Leonardoren hainbat bizipenen eta lanen berri ematen digu, haren jaiotzatik hasi, eta hil arte. Haren izaeraz datu  asko aipatzen ditu, baita lan askoren berri eman ere.
Nire ustez, oso liburu gomendagarria da, bai ikasleentzat, bai edozeinentzat. Leonardo da Vinci denok askotan entzun dugunez eta haren izena ere oso esagun egiten zaigunez, liburu honen irakurketa edozeinek egin dezake, goitik behera, interesa galdu gabe.

 Mikel (2015)