Mamuak

Irakurri dudan liburua, Mamuak, Ana Urkizarena da; idazlearen hirugarren ipuin-liburua da. Liburua hauhamahiru  ipuinez osatuta dago, laburrak eta luzeak tartekatuta. Haietako lehenak izenburua ematen dio liburuari.
Lehen Ana Urkiza umeentzako  ipuinen idazle gisa ezagutzen nuen, eta helduentzako liburu hau nire eskuetan jauzi zenean irakurtzea erabaki nuen.
Bi gai nagusi jorratzen ditu Ana Urkizak liburu honetan, alde batetik, beldurra;  beste alde batetik; ziurgabetasuna.
Mamuak sortzen baldin baditugu, ikarak ditugulako da, beldur horietatik sortzen dira eta. Beldurrak mamua dakar, eta horrek halako ezinegona edo ziurtasun  gabezia sortzen digu. Ikara  eta ziurtasun eza, bereziki, ipuin luzeetan lantzen da.
Gai horiek jorratzeko hainbat belaunalditako emakumeengan sartu du idazleak desoreka  hori,  nola sortzen den, nola kudeatzen duten eta zer eragina duen haiengan.
Ipuin laburretan gai garratzak azaleratzen dira: bere buruaz beste egiten duen emakume baten istorioa, ETA-kideen heriotzaren arrazoia edo arrazoia eza, umeekiko tratu txarren ondorioa (umore puntutxo batekin).
Ipuinak erraz eta gustura irakurtzekoak dira.  Gaiak gordinak eta garratzak izan arren, ez da gogorra egiten irakurtzea. Oso zainduta dago gaien trataera, batzuetan umore puntua ere badaukate.

Esther (2015)