Mendaroko txokolatea

Iñaki Irasizabalek idatzitako eleberri beltz honetan hamabi kapitulu eta epilogoa aurkituko ditugu. Gure inguruan girotuta dago, eta narratzailea protagonista bera da.
Aitorren gorabehera profesionalak eta pertsonalak azaltzen dira liburuaren lehenengo hiru kapituluetan. Kronologian saltoak emanez, bikotekidearekin izandako tirabirak eta bere jatetxeko egunerokoa  azaltzen digu. 
Eleberri beltz guztietan bezala, narrazioa aurrera joan ahala, hildakoak eta intriga agertuko dira. Izan ere, Aitorren familiako bat hilik agertzen da. Hasieran, buruaz beste egin zuela pentsatu arren, gero argi ikusiko dute hil egin zutela.
Aipatzekoa iruditu zait autopsiaren kapitulua. Egileak zehaztasun osoz eta gordinkeria osoz deskribatzen du forentseen lana; Quentin Tarantinoren filma batean agertzeko modukoa.
Narrazioa aurrera joan ahala, eleberri beltz batean ezinbestekoak diren osagaiak agertuk dira: Aitor gero eta istilu gehiagotan sartuko da, pertsonaiak gero eta ilunagoak dira, mezu misteriotsuak… Genero beltza gustukoa baduzu, hau da zure liburua.

Bittor, 2016