Muskuiluak afaltzeko

Hainbeste liburu artean zergatik hau, Pedro? Zuen jakingura ase nahian, honako arrazoi hauek emango dizkizuet: lehena, liburu potoloa ez delako; bigarrena, Alemanian liburu arrakastatsua izan delako, eta, hirugarrena eta garrantzitsuena, Amaiak gomendatu zidalako.
Liburua Birgit Vanderbeke-k 1990ean  idatzi zuen, eta Alemanian sariak jasotakoa da. Birgit Vanderbeke  Alemaniako Errepublika Demokratikoan jaio zen, 1956an.   
Euskarara itzuli duena Ainhoa Irazustabarrena izan da.  Ainhoa Hernanin jaio zen, 1975ean. Zuzenbidean lizentziaduna da.
Liburuan, protagonistak familia bateko kideak dira. Familia horretan afaltzear zeuden egun batean gertatutako istorioa kontatzen du liburuak. Aita lan-bidaiatik itzultzear da eta ama, semea eta alaba aitaren zain daude. Hori ospatzeko, muskuiluak dituzte afaltzeko, aitari asko gustatzen baitzaizkio. Baina orduek aurrera egiten dute, eta aita ez da azaltzen…
Nobelaren asmoa kritika egitea da. Familia patriarkal zorrotza eta tradizionala kritikatzen du.
Amaitzeko, esango dizuet noIa dagoen idatzita liburua eta zer inpresio jaso dudan. Idazleak esaldi kiribilduak eta  luzeak erabiltzen ditu. Bakarrizketa baten bidez kontatuta dago istorioa. Hasiera batean kosta egin zitzaidan irakurtzea, esaldiak eta paragrafoak luzeak dituelako; baina, gero, istorioan sartu, eta harrapatu egiten zaitu.
Pedro, 2015