Ostegunak


Gasteizen ikasi, eta Gasteizeko Irakasle Eskolan irakasten ere ibili zen Jon Arretxe. Unibertsitate-garai hartan eta unibertsitateko giroan kokatzen du idazleak  liburu hau: Ostegunak.
Trilogia bateko lehenengo liburua da; Ostiralak eta Zapatuak etorri ziren geroago, liburu honen arrakastaren ondorioz. Orain dela ia hogei urte argitaratu zen lehen aldiz liburu hau, baina ez du gaurkotasunik galdu. Oso barregarriak eta dibertigarriak dira liburuan dauden umore beltzez betetako bost ipuinak.
 
Idazketa argi eta zuzenak, erritmo biziak eta etengabeko umoreak asko erraztuko digute irakurketa. Hala ere, komenigarria da jakitea ez dugula liburu sakona eta konplexua espero behar, istorio laburrak eta sinpleak kontatzen batira.

Nire iritziz, hau da liburu honen balio inportanteena: euskaraz irakurtzeko grina pizteko edo irakurtzeko lehenengo pausoak emateko aproposa da. Horretarako, liburu ezin hobea da euskara aldetik, ulerterraza delako eta interesa mantentzen duelako amaiera arte; beraz, oso gutxi irakurri baduzu edo inoiz ez baduzu euskerazko liburu bat esku artean hartu, liburu honekin hastea gomendatzen dut, une dibertigarriak pasatuko dituzu eta.
 

Aitor, 2016

 

Jon Arretxe idazlearen umorezko trilogia baten lehenengo liburua da. 1997. urtean idatzi zuen.
Bost ipuinetan, ikasleen bizipenak kontatzen dira, batez ere, gazteen arteko gorabeherak eta harremanak parranda-giroan. Liburuko kontakizunak   barregarriak, hurbilak eta erakargarriak dira.
Idazleak Gasteizeko Unibertsitateko garaiak primeran islatzen ditu: gaueko parrandak, maitasuna, ligatzeko estrategiak… Irakurtzen den neurrian, egoera horiekin identifikatuta sentitzen da irakurlea.
Euskara aldetik,  oso ulergarria da, eta narrazioak ez du interesik galtzen amaiera arte. Fikziozko kontakizunak izan arren, idazlearen inspirazio-iturri nagusia Gasteizko bere estudiante-bizitza izan da.
Dudarik gabe, liburu hau gomendatzeko modukoa da.
Rosa, 2016