Ostiralak


Jon Arretxeren Ostiralak aukeratu dut iruzkina egiteko. Liburua bilduma baten bigarrena da. Besteak Ostegunak eta Larunbatak dira. Ostiralak jende guztiarentzat idatzita dago, baina batez ere gazteentzat, haiengandik hurbilago dagoelako.

Liburuak sei kontakizun ditu: Estalkia, E.S.M.K., Aitorren erabakia, Kolakaoa, Bekadunak eta Valeriren azken ostirala. Ikasle-garaian, ostegunetan ateratzen ziren gazteak. Baina orain, lan munduan sartu direnez, ostiraletan lan egin behar dute, eta ostegunetan ezin dute parranda egin. Beraz, ostiraletan ateratzen dira, eta pasadizo dibertigarriak gertatzen zaizkie.

Liburua gustatu zait, gazte horiei gertatzen zaizkien mila gauza modu dibertigarrian eta ironia puntu batekin kontatzen baititu idazleak. Eta nola ez, sexu kontuak ere ez dira falta. Beraz, irakurtzen zauden bitartean irria ahoan duzu.

Kaleko hizkuntza erabiltzen du, eta erraz irakurtzen da. Irakurtzeko ohitura ez dugunok edota denbora gutxi dugunontzat erraza, laburra eta dibertigarria da. Beraz, pauso bat izan daiteke irakurtzen hasteko ohitura berreskuratzeko. Horregatik guztiagatik gomendatzen dut liburu hau irakurtzea.

Agurtzane, 2016