Tangerko ametsak


Liburuak azaltzen digu ñafiaren funtzionamendua, amets europarra lortu nahi duten pertsonen trafikoarekin aberasten dena. Tangerra ailegatzeko zeharkatzen duten afrikar askoren ezbeharretan murgiltzen gaitu. Tanger hirian patera bati itxaroten diote; hura baita haien amets eta aurrezkien isla. Eta hirian afrikar horien arima eta ametsak preso geratuko dira.
Eleberri beltz batek behar dituen elementuak agertuko zaizkigu: heriotza, misterioa, lapurretak eta abar. Jonek hiri eta pertsonaien oso deskribapen zehatzak egiten ditu. Askotan etxetik irten barik hiri horretara bidaiatzen laguntzen digu.
Oso erraza da irakurtzeko. Hainbat kapitulutan dago antolatuta. Kapitulu bakoitzean pertsonaia bat da protagonista; beraz, ulertzeko arazorik ez. Esaldi sinpleak erabiltzen ditu. Hiztegiaren aldetik, ez dago problemarik.
Beharbada DBHn irakurtzeko aproposa da, bai gaiagatik, bai egituragatik.


Marta