Tubabu

Unibertsitatean ezagutu nuen Jon Arretxe; horregatik izan dut gogoa haren lehenengo egiazko bidaiari buruzko liburua irakurtzeko.
Bidaia hori 1992-93 artean egin zuen: hiru hilabete eman zituen Aljeriako Sahara, Mali eta Senegal bizikletaz zeharkatzeko.
Arretxek, eguneroko gisa,  bidaiatu bitartean bizi izandako gertakizunak zehatz-mehatz kontatzen ditu. Funtzionarioekin izan zituen arazoak, Tuaregen mehatxua, basamortuko isiltasuna… barrutik kendu ezinik dabil bidaia osoan zehar.
Arretxek, bidaia egin ondoren, alforjak oroitzapenez beteta ekartzeaz gain, esaldi baten oihartzuna ere darama bere baitan: “Il faut tuer le temps”.
Aitor Ranero (2016)