Vredaman


Unai Elorriagaren Vredaman eleberria irakurri berri dut. Idazkera oso ulergarria da, baina Elorriagak esan nahi duena, aldiz, ez da oso argia. Vredaman eleberrian lau istorio kontatzen dira, laurak elkarrekin lotuta, laurak korapilatsuak, laurak aurrera eta atzera doaz. Batzuetan ematen du  zentzurik gabeko istorioak direla, edo pertsonaiak guztiz erotuta daudela;  patchwork  bat ematen du, bizitza bezalakoa.
 Protagonista ume bat da, eta umearen ikuspuntutik jartzen gaitu mundura begira. Amaieran, eta  irakurlea ia konturatu gabe, hunkitzea lortzen du.

Angel