Xahmaran

Xahmaran Ertasiako izaki mitologikoa da, bi buru dituena: bata, sugearena eta, bestea, emakumearena. Jakituriaren jainkosa da, sekretuen zaindaria, eta gaitasuna dauka bizia, heriotza nahiz hilezkortasuna emateko pertsonei. Emakume kurduek ohikoa dute Xahamaranen margo edo bordatuak izatea logeletako hormetan, etxea nonahi dutela ere.
Jon Arretxeren nobela beltz honetan, Kawa izeneko gazte kurdu bat da protagonista. Gerran, aita eta anaietako bi hil zituzten, eta familiak, pobretuta, herriz aldatu beharra izan zuen: Kawa eta gurpildun aulkian dabilen ama Istanbuleko auzo txiroenetako etxe hondatu batean bizi dira. Kawak jendea akabatzen du enkarguz, eta horrela irabazten du bizirauteko diru apurra.
Kawak bizimodu lasaia dauka: arazorik sorrarazten ez dioten biktimak erahiltzen ditu, eta jaioterrira itzultzeko ideia etengabe darabilen burua galdutako ama zaintzen ematen du eguna. Hilketa baten ostean, ordea, Kawak Munichera alde egin behar du. Baran, anaia nagusia, eta Xezal, etxeko alaba bakarra, aspaldi joan ziren hara lan bila eta familiari dirua bidaltzeko asmoarekin. Ondorio latzak ekarriako dizkion egoera gogorra topatzen du bertan.
Gaizka Azkargorta (2018)