Zerua Berun


2014ko Peru Abarka Album Lehiaketako irabazlea dugu Zerua Berun. Bertan, Castillo Suarezen hitzek eta Maite Mutuberriaren irudiek eztiketa ederra sortu dute.
Bietan, bakardadea nagusi; bietan, deskripzioa lagun. Batean, poetaren barne-mina eta nahigabeak kontagai (maitemina, desamodioa, komunikazio eza, deserria…)  eta, bestean, naturarena. Pertsonaia isolatuak, paisaia eta atmosfera isolatuan agertzen zaizkigu. Paragrafoetan zein irudietan apaindura handirik ez, testu laburrak eta kolore gutxikoak; halaber, indar handikoak eta trinkoak.
Mina adierazteko eta, era berean, arintzeko darabil hitza; barne korapiloak baretzeko. Paisaiak lasaitasuna iradokitzen du: onarturiko patuaren babesgunea.


Mailen (2015)