Gobierno Vasco

Kontsulta-zerbitzua

Loturak

 

 

 

 

Ikasturte berriaren hasiera

Datorren irailaren 6an hasiera emango diogu ikasturte berriari. Beraz, IRALEk Gasteizen duen egoitzara (K/ Habana z/g)  etorri behar duzue ondoren zehazten den ordutegian:

R310, R400 eta R610: 12:00etan

Komenigarria litzateke IRALEra etorri aurretik ikastetxetik pasatzea eta, ordezkoa balego, harekin hitz egitea.

Ikastaroen ziurtagiriak

Jakinarazi digutenez, IRALEn egindako ikastaroen ziurtagiriak IRAKASLE.NET web orrian lor ditzakezue.

Hona hemen helbidea:

www.irakasle.net

IKASTEA: Hezkuntzaren atari berria

2011/12/13

Hezkuntza Sailak atari berriaren aurkezpen ofiziala egin du. Web-gune berri horrek Hezkuntza komunitateari (gurasoak, ikasleak, irakasleak) gertuko zerbitzua eskaintzea du helburu.

Atari berri horren bitartez, hainbat tresna jartzen dira Hezkuntza komunitatearen esku, informazio eta parte hartzeko aukera errazteko.

Zuk zeuk konprobatu nahi baduzu, jo ezazu ondoko helbira:

www.ikastea.hezkuntza.net

Zinema euskaraz

"Euskaraz ez omen dago filmarik"; "EITBn kirola baino ez dute ematen"... Horrelakoak behin baino gehiagotan entzun izan ditugu. Dena den, hemendik aurrera aitzakia hutsa baino ez da izango; izan ere,  telebista NAHIERAN ikusteko aukera izango dugu eta nahi dugun orduan. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Eitb.com atariaren elkarlanari esker, filmak euskaraz ikusteko aukera izango dugu, bai luzeak bai laburmetraiak.

 

2017/08/22
Al As Az Og Or Lr Ig
31 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31 1 2 3
2017/08/22 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

Aldizkariak sarean