Gobierno Vasco

Hiztunak sortzeko edabe magikoa ez dago eskolan

2017/01/23

Oraingo honetan aski ezaguna dugun pertsonaiak egingo digu bisita: Kike Amonarriz. Euskal Filologian lizentziatutako soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlea da. Horrez gain, idazle ere badugu Kike. Zeruko Argia aldizkarian hainbat artikulu idatzi ditu, txiste-liburuak eta kaseteak (Txorakikeriak) plazaratu... Soziolinguistika arloan hitzaldi eta artikulu ugari argitaratu ditu. Adibidez: XXI. mendeko euskaldunak: "Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada!" 

Hizlaria: Kike Amonarriz

Izenburua: Hiztunak sortzeko edabe magikoa ez dago eskolan

Lekua: Hitzaldi-aretoa

Noiz: Urtarrilak 23

Ordua: 12:30