Gobierno Vasco

San Juan Baleontzia, euskal arrantzaleen aztarna

Haren izena entzun eta oholtza gaineko irudia datorkigu, bertsotan. Hala ere, azken urte hauetan bestelako gaiak mugiarazten du gure oraingo hizlaria; euskal arrantzaleak, haien bizimodu, haien lanabesak... Horren adibide bat "Apaizak obeto" espedizioa dugu, antzinako balezaleen modura Ternuara eginiko espedizioa.

 

Oraingoan, ordea, eta balezaleen bizimodu eta ohiturekin lotuta, beste proiektu baten berri emango digu: San Juan baleontzia berpizteko ahalegina zertan den eta zer asmorekin ari diren.

Hizlaria: Jon Maia Soria

Izenburua: San Juan Baleontzia, euskal arrantzaleen aztarna

Lekua: Areto Nagusia

Noiz: Otsailak 5

Ordua: 13:00

Emakumea eta bertsolaritza

2015/02/13

"Esana zidaten «ez duzu bertsolaria ematen». Ez nuen ulertu Elgoibarren «Hitzak egiten gaitu ezer» bertsolaritzari buruzko erakusketan bisita gidatuak egin nituen arte. Oholtza bat zuen erakusketak, eta haurrei bertara igo eta bertsolariak imitatzeko eskatzen genien. «Egin bertsolariarena!» animatzen genituen. Orduan ulertu nuen: haur guztiek –neska zein mutiko– gizonezko bat imitatzen duten; gehien-gehienek purua pizteko imintzioa egiten zuten, hankak zabaldu eta eskuak atzean gurutzatzen zituzten, burua altxa eta ahots nasalarekin hasten ziren boz gora kantuan… «Egia da, ez dut bertsolaria ematen!», pentsatu nuen, «eta eskerrak!»." (Uxue Alberdi)

 

 

Ainhoak argitu digu hori guztia gurean emango duen hitzaldian.

 

Hizlaria: Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo

Izenburua: Emakumea eta bertsolaritza

Lekua: Areto Nagusia

Noiz: Otsailak 13

Ordua: 12:30

Gaztetxoen euskararekiko jarrera linguistikoa

2014/02/13

“aupa hi. Klaro zeok emen tongoa iten dala, hoi dudaure ez. Baino bueno, badare talde batzuk k se lo kurran ta ez daketela beste aukera handik propaganda iteko, es lo ke hay. Pero tongo hay fijo!”

“Aupa, hi, lista hau la ostia da, euskadi guztin jarraitzaile gehien dazkaten taldek hauek baldin badie…esto es pa jente ke kree en dios…”

Hau al da gazteek hizkuntzarekiko daukaten jarrera? Horretaz mintzatuko da gure lankide Urtzi.

 

Hizlaria: Urtzi Ruiz de Azua

Izenburua: Gaztetxoen euskararekiko jarrera linguistikoa

Lekua: Areto Nagusia

Noiz: Martxoak 21

Ordua: 13:00

Isobaren korapiloa askatzen

2014/02/13

Denborari begira, denborari so, eguraldiaz mintzo. Denbora gelditu, denboraz hitz egiteko. Badoalako eta badatorrelako. Denbora ez delako zenbaki zopa bat bakarrik. Gelditu gabe, hausnartzea zail delako. Eguraldi mapen arrasto ikusezinetan barrena, galtzeko arriskuan, baina iparrari begira.

Horretaz guztiaz, URKO ARISTI.

 

 

 

Hizlaria: Urko Aristi

Izenburua: Isobaren korapiloa askatzen

Lekua: Areto Nagusia

Noiz: Otsailak 28

Ordua: 13:00

Arabako euskara

2013/11/15

"Zazpigarren alaba, sarri baztertua, beti gutxietsia, Gaztelaren atari eta sarbide gisa ikusia... Eta hala ere Arabako euskara bada, Lazarraga bezalako idazleak eman ditu, eta..."

Oraingo honetan, hori guztia kontatzera datorkigu Koldo Zuazo.

(Hizlariari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, saka ezazu izenburuan)

Hizlaria: Koldo Zuazo

Izenburua: Arabako euskara

Lekua: Areto Nagusia

Noiz: Azaroak 15

Ordua: 13:00