Gobierno Vasco

Beste zerbitzu batzuk

Loturak

Bisitariak

Website counter

EIBARKO IRALE, EUSKARALDIRAKO PREST

Gure ikasle aktiboek aktibatu gaituzte EUSKARALDIRAKO: hamaika egunez ez ezik, aurrerantzean ere euskaraz bizitzeko.


Gora zuek!


 

 

 

Ikasturte hasiera, bete-betea

Urria bukatzear dago, eta, dagoeneko, hamaika eginbehar izan dituzte Eibarko IRALEko ikasleek. Irailean, Albaolara joan ziren, San Joan nao ikusi eta Jon Maiaren azalpenak entzun zituzten. Urriaren hasieran, Xabier Euzkitzek emandako hitzaldia entzun zuten: Euskara, nirea nahikoa ala noranahikoa?. Gasteizko erdigunea eta Santa Maria katedrala bisitatu dituzte orain gutxi, eta laister Ana Galarraga zientzialariarekin elkartuko dira IRALEn bertan, 45 garun eta bihotz baten arrastoan hitzaldia entzuteko.

 

 

 

 

IRTEERA: R300EKO IKASLEAK, ALBAOLARA

Igaro da R300eko ikastaroaren erdia, eta hilaren 10ean Albaola bisitatzera joango dira R300eko ikasle eta irakasleak. Ia hilabete da Euskaltzaindian eta Guggenheim museoan egon zirela, eta heldu zaie garaia eskolatik kanpora beste ostera bat egiteko.

 

Bestalde, urriaren 10ean, Galtzagorriko Imanol Mercerok Genero ikuspegia Haur eta Gazte Literaturan hitzaldia eskaini zuen Eibarko irakastegian.

IMANOL MERCERO

 

 

IRTEERA: R300EKO IKASLEAK, ALGORRIN

Irailaren 18an, Algorri Interpretazio zentroak antolatzen dituen bisita gidatua egin zuten Eibarko R300 ikastaroko ikasleek.Erlazionatutako irudia

Agenda

2018/12/17
Al As Az Og Or Lr Ig
26 27 28 29 30 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31 1 2 3 4 5 6
2018/12/17 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

Sarean