Gobierno Vasco


Galdera

 

En base a’: nola eman euskaraz?

 

Data: 2017/04/07



Erantzuna

 

-n oinarrituta, esate baterako (zein den testuingurua).

 

1/ Gaztelaniaz, gaitzetsi egiten da nolabait ‘en base a’ lokuzioa Zuzenbidearen arlotik kanpo, baina adituek onartzen dute oso hedatuta dagoela haren erabilera. Hemen dituzu bi erreferentzia: Fundeu eta Cervantes institutua.

Denok hobesten dituzte bestelako esapide batzuk: sobre la base de, en función de, en relación con, basándose en, a partir de, de acuerdo con, con base en, según, por…

Zuzena izan zein ez izan, interesgarriena da gure ustez hainbat aukera daudela hizkuntza baten barruan gauza bera adierazteko: batzuek en base abaino ez dute erabiliko, pentsaturik jantziago agertzen dutela beren burua edo behintzat dotoreago idazten dutela horrela, jakin gabe esapidea ez dela oso katolikoa. Hala jokatzeak hizkuntza pobretzea besterik ez dakar.

 

2/ Gaztelaniazko esapide hori duen testuingurua edozein dela ere, euskaraz edo hizkuntza guztietan aukera bat baino gehiago izango dugu.

Esate baterako, eman dezagun esaldi hau daukazula: “Escribió un artículo en base a sus últimas investigaciones”. Nola euskaratu?:


·         Artikulu bat idatzi zuen bere azken ikerketetan oinarrituta.

·         Artikulu bat idatzi zuen bere azken ikerketen emaitzekin.

·         Artikulu bat idatzi zuen bere azken ikerketak ardatz zituela.

·         Artikulu bat idatzi zuen bere azken ikerketen emaitzen berri emateko.

·        

Edo beste hau: “En nuestro partido, todas las decisiones se toman en base a datos fiables”. Honela euskaratuko genuke guk:


·         Gure alderdian, dena erabakitzen dugu datu fidagarrietan oinarrituta.

·         Gure alderdian, datu fidagarrien arabera hartzen ditugu erabaki guztiak.

·         Gure alderdian, datu fidagarrietatik abiatuta hartzen ditugu erabaki guztiak.

·         Gure alderdian, datu fidagarriak oinarri hartuta hartzen ditugu erabaki guztiak.

·