Gobierno Vasco


Galdera

 

Tu futuro, tan cerca como quieras: nola eman euskaraz ikastetxeko publizitate kanpainan?

 

Data: 2017/05/18



Erantzuna

 

Etorkizuna, zuk nahi bezain hurbil

 

 

1/ Eslogan bat ondo diseinatzea oso kontu zaila da. Gainera, askotan erdaraz sortzen direnez, hizkuntza horretan daukate indarra (eufonikoak direlako, hitz joko berezi bat egon litekeelako…), eta indar hori galdu egiten da euskaratzean.

 

Kasu honetan ez da hainbesterako, nahiko neutroa baita erdarazko bertsiorako erabaki duzuen forma. Erantzun laburrean, beraz, horri lotu gatzaizkio, ahal izan dugun neurrian, zure proposamenari (“Etorkizuna, nahi bezain hurbil”) jarraitu, eta ausartu gara zuk bat gaineratzen, erdarazkoan argi geratzen baita zu zeu zarela zeure etorkizunaren jabe, edo horrelako zerbait.

 

 

2/ Beste hainbat aukera egon litezke, jakina. Gu ez gara publizistak (zoritxarrez, ondo lanbide aproposa iruditzen baitzaigu sormena lantzeko, eta profesional bikainek ederto irabazten baitute…), eta, beraz, beldur gara ez ote diren izango gure proposamenak txepel samarrak.

 

·         “Etorkizuna, hurbil ala urrun? Zuk zeuk erabaki.”

·         “Zu zeu zara etorkizunaren jabe bakarra.”

·         “Gogoa non, etorkizuna han.”