Gobierno Vasco


Galdera

 

Birritan, bi bider, bi biderrez: Zuzenak dira? Egokiak dira? 

 

Data: 2017/05/18



Erantzuna


Bai, zuzenak dira denak. Eta egokiak.

 

 

1/ Gure ustez, denak erabili ditzakezu euskara batuan lasai asko.

Hiru horietatik markatuena bi biderrez da: guk dakigula, bizkaieraz baino ez da erabiltzen, eta ez bizkaieraren eremu osoan. Baina, Bizkaitik idatzi diguzunez, ez zenuke arazo handirik edukiko erabakiko bazenu –esate baterako– gurasoentzako gutun batean bi biderrez idaztea edo gurasoekin egiten duzuen batzar batean bi biderrez esatea. Berriako artikulu batean irakurrita, testugileak bizkaieraren kolorea eman nahi izan diola pentsatuko genuke.

Are gehiago: Oraintsu (2017/05/17) irakurri dugu Kepa Altonagaren azken saiakera (Patagoniara Hazparnen barrena), eta bertan aurkitu dugu biderrez idatzita inolako konplexurik gabe beste euskalkietako hitzekin nahastean.

 

2/ Badira gutxienez beste aukera bi euskaraz: bitan eta bi aldiz.

Beraz,

·         behin = bate(a)n (“baten baino ez naiz egon Mont Blanc-en” = “behin baino ez naiz egon Mont Blanc-en”)

·         bitan = birritan = bi bider = bi biderrez = bi aldiz

·         hirutan = hiru bider(rez) = hiru aldiz

·