Gobierno Vasco


Galdera

 

Aportar nuestro granito de arena: nola eman euskaraz? 

 

Data: 2017/11/29



Erantzuna

 

“Nork bere harri-koskorra ekarri”

 

 

1/ Hainbat hiztegitan eta bestelako iturrietan aurkitu dugu forma hori. Hona hemen haietako batzuk:


a/ Elhuyar hiztegia (granito sarreran)

b/ Intza proiektua / Euskal lokuzioak sarean, ‘Laguntza’ kontzeptuan:


 (neure, heure, bere...) harri koxkorra ekarri


c/ Labayru hiztegian:


 

·         nork bere ahalegintxoa egin

·         nork bere zertxoa eman

·         nork bere harri-koskorra ekarri


 

d/ Nola Erran frantses-euskara hiztegi elektronikoa:


apporter sa pierre à qch = zerbaiti (nork) bere harria ekarri

 

 

Intza proiektuan, adibide bat eskaintzen digute, norena-eta Mitxelenarena, gainera (ez edonorena, beraz):


«Beste norbaitek ere ekarri du bere harri-koxkorra, guztion artean eraikitzen ari garen jauregi ederra hornituago ager dadin, Euskal herrian ez jakinak dituen alde onak goraipatuz.»

 

MITXELENA, L. (Mitxelenaren idazlan hautatuak)

 

2/ Nola esaten da ingelesez eta frantsesez?


Ingelesez: to do our bit to help / to put in our two cents (iritzi bat ematean)

Frantsesez: apporter notre pierre à l'édifice