Gobierno Vasco


Galdera

 

'horzbiko/bihortzeko/bihortz': nola idazten da?


Data: 2019/01/14



Erantzuna

 

Hiru formak dira zuzenak.

 

1/ Euskaltzaindiaren Hiztegia da erreferentzia nagusia euskara estandarreko formak zein diren kontsultatzeko, bertan jasota dauden sarrera guztiek arau estatusa baitute.

Eta hiru formak ageri dira:

bihortz

iz. Hortz biko sardea edo aitzurra. Ik. bihortzeko; horzbiko. Bihortzaz ira pilatu.

bihortzeko

iz. Bihortza.

horzbiko

iz. Bi hortzeko aitzurra. Ik. bihortz. Horzbiko handia eta txikia.

2/ Bidenabar esanda, nekazaritzako lanabes horzdunetan, beste hauek ere badira:

hiruhortz

iz. Hiru hortz dituen lanabesa, bereziki sardea. Hiruhortzarekin irauli.

lauhortz

iz. Lau hortz dituen goldea.

bostortz

1 iz. Bost edo lau hortzeko goldea. Aitzurra, goldea, laiak eta bostortza. Goldez edo bostortzez lurra urratzen den bezala.

2 iz. Bost hortzeko sardea.

zazpihortz

iz. Zazpi hortzeko nekazari lanabesa.

hamahiru-hortz

iz. g.er. Hamahiru hortzeko are mota.