Gobierno Vasco


Galdera

 

'Informatu': 'zaitut' edo 'dizut'?

 

Data: 2019/03/12



Erantzuna

 

Informatu zaitut / (Jakinarazi dizut) / (-en berri eman dizut) / …

 

 

1/ Euskaltzaindiaren Hiztegiak jasotzen du zein den aditz bakoitzaren erregimena. honelako kodea darabil:


da

zaio

du

dio

NOR

NOR-NORI

NOR-NORK

NOR-NORI-NORK

Jo dezagun, beraz, hiztegi horretako informatu sarrerara:

informatu, informa, informatzen

da/du ad. Zerbaiten berri jakin; zerbaiten berri eman.

 

Hau da:

“Zerbaiten berri jakin” adieran (gazt., informarse, enterarse…): da

“Zerbaiten berri eman” adieran (gazt., informar, comunicar…): du

 

2/ Badira euskal prosan dio formako adibideak, baina urriak dira eta arau horren aurkakoak.

Beraz, honako hau da erabilera estandarra:

a/ da

·         haren ibilbideaz ondo informatu gara: nos hemos informado bien de su trayectoria (Elhuyar hiztegiko adibidea)

·         Alegia, irakurlea ez dabilela gaizki titulu hutsekin "informatzen" denean. (Hizlandia, Iñigo Aranbarri)

·         Ez zaitzala ustekabean harrapa; informa zaitez. (Sexua noiznahi, Luis Elberdin)

·         Oroitu nintzen Elizak baduela boterearen eskarmentua eta arras ongi informatua dela honen edo haren urratsez. (Azken apeza, Piarres Aintziart)

·         Epaileak, ez baitzuten usadioak beste araurik, lekukoen bitartez informatzen ziren agertzen zitzaien arazo bakoitzean. (Legeen espirituaz II, Montesquieu / itzul.: Iñaki Iñurrieta)


b/ du

·         ikusi dudanaz informatu ditut: les he comunicado lo que he visto (Elhuyar hiztegiko adibidea)

·         Azken finean, okerrenera jota ere, hoteleko agentziakoek gaizki informatu nindutela esan nezakeen. (Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria)

·         PSOE eta PP erakunde armatuarekin bildu zirenean herritarrak «informatu» zituztela eta segimendu talde bat zegoela nabarmendu zuen. (Berria)

·         Politika informatzailea hasieratik indartuko nuke, herria ongi informatzeko […]” (Berria)

·         Iragarkien helburu nagusia gizartea informatzea zela adierazi zuen Amannek. (Berria)

·         Igeldon ere ez daude Udalaren jarrerarekin gustura: «Ez gaituzte behar bezala informatu». (Berria)

·         Prentsa ageri honen bidez informatu nahi zaituztegu Uztaritzen eramaten dugun dinamikari buruz. (Herria)

 

3/ Erabilera arruntean, informatu delakoaren ordez, bestelako aditzak edo lokuzioak erabili ditzakezu: jakinarazi, aditzera eman, berri eman


·         Ohar honen bidez, datorren abenduaren 29an, osteguna, eskiatzera joateko gure asmoaz informatzen zaituztegu. → Ohar honen bidez, jakinarazten dizuegu datorren abenduaren 29an, osteguna, eskiatzera joateko asmoa dugula.

·         Atzoko istripuez informatu gintuen zuzendariak. Atzoko istripuen berri eman zigun zuzendariak.

·         Igande arratsaldean, ertzainek abisua jaso zuten Eibarko osasun zentrotik; bertatik informatu zituztenez, sabelean hematomak zituen emakume haurdun bat artatzen ari ziren. Igande arratsaldean, Ertzaintzak abisua jaso zuen Eibarko osasun zentrotik; bertatik aditzera eman zietenez, sabelean hematomak zituen emakume haurdun bat artatzen ari ziren.

·         Shinawatar jeneralak zehaztu zuen Armadak erasooz informatuta zegoela aurrez eta, beraz, oldar egileen zain zeudela indar armatuak. Shinawatar jeneralak zehaztu zuen Armadak erasoon berri jakin zuela aurrez eta, beraz, oldar egileen zain zeudela indar armatuak.

 

 informatuinforma, informatzen da ad berri jakin.

 

1942ko apirilean New Yorkeko Baskoen Ordezkaritzaren sinpatiak pro-Axis izan zitekeela informatu zen.Edorta Jimenez  

Informatuko nintzen hobeto. Joxe Austin Arrieta  

Irakurlea ez dabilela gaizki titulu hutsekin "informatzen" denean. bitartez informatzen ziren agertzen zitzaien arazo bakoitzean. Iñigo Aranbarri  

Euskaldunok euskaraz informatuak izateko eskubidea dugu. Berria - Euskal Herria  

Egilea informatua zegoen, bai, baina ez zekien zer zioen. Iñaki Segurola  

Informatuta gaudela uste dugu, soilik antzezpenerako sarrerak dauzkagula konturatu gabe. Pako Aristi 

Informatuta egoteak nekatu egiten du. Txema Ramirez de la Piscina  

Informatuta gaudelako sentsazioa dugu, baina iturburu apur batzuen emaria baino ez gara jasotzen ari.Txema Ramirez de la Piscina  

Ongi informatutako iritzi publikoaren oinarriak zabaltzeko. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde  

Ez kritikatu informatu aurretik; pentsatu lehen, egin agiraka gero. Elizen arteko biblia 

 

· 2 du ad berri eman.

Gernika bonbardatu zutela informatu zuen Union Radioko esatariak. Lutxo Egia  

Gobernu Ordezkaritzak informatu zuenez, 14:00etan, Espainiako Poliziari deitu zion egin zuena kontatzeko.Berria - Euskal Herria  

PPren gobernuak ekimenaz hobeto informatuko zuela eta udaleko talde politikoen artean «adostasun zabalagoa» lortuko zela uste zuten sozialistek. Berria - Euskal Herria  

Bai abokatuak eta bai Askatasunak informatu dutenez, hiru gazteak gaur goizean, 10:00etatik aurrera pasatuko dira epailearen aurretik. Berria - Euskal Herria  

PSOE eta PP erakunde armatuarekin bildu zirenean herritarrak «informatu» zituztela eta segimendu talde bat zegoela nabarmendu zuen. Berria - Euskal Herria  

Hauteskundeak baino hainbat aste lehenago herritarrak eta bereziki beltzen komunitateak beren boto eskubideei buruz informatu genituen. Berria - Mundua  

Esaterako, Bushek terrorismoaz, Ekialde Hurbilaz eta abarrez informatzen duten txostenez egin duen erabilera ikertzeko. Berria - Mundua  

Gerenteak ez digu ezer zehaztu, eta langileak gutun bidez bakarrik informatu ditu. Berria - Ekonomia  

-Gaizki informatu zaituzte -azaldu zuen goxoki-. Koldo Biguri  

-Amsterdamen izan dira duela bi aste -informatu nau Luisak alkoholaren aterrune batean-. Pako Aristi  

Prentsa ageri honen bidez informatu nahi zaituztegu Uztaritzen eramaten dugun dinamikari buruz.Herria  

Baina -kakazaharra!- atezainak aurki informatu ninduenez, idazlea La Jolla-ko misio batean zegoen entzerraturik, nobela berria amaitzeko aitzakiaz. Iban Zaldua  

Iragarkien helburu nagusia gizartea informatzea zela adierazi zuen Amannek. Berria - Euskal Herria  

Sare publikoko irakasleria sentsibilizatu eta informatu nahi dute kanpainarekin. Berria - Euskal Herria  

 

· 3 (dio ad)

 

Birritan deitu diozu etxera, baina ez dagoela informatu dizu pisukide batek. Lutxo Egia  

Argirantz bultzatu zuen, eta Gargantuaren txirristaren amaieran dauden koltxoien gainean erori zen Uxue, onik, udaltzaingoak Xabiren emazte ohiari informatu zionez. Iban Zaldua  

Herriko astekariak informatzen zigunez, Sipsey eta Onzell zeuden sukaldari, Big Georgek, berriz, erretegiaren ardura zeukan. Pablo Sastre  

Pilotariek pilotalekuko ikusleei informatzeko piketea eratu dute. Berria - Kirola  

 

(era burutua izenondo gisa)

Tonto informatu batek sinesteko moduan asmatua. Iñaki Segurola  

Nazka-nazka eginda nengoen pertsona informatua izateaz. Juan Luis Zabala  

"Oso turista informatua naiz", erantzun zidan berak burlati. Bernardo Atxaga  

Tonto-falta izugarria datorkigula bizi garen sasoi informatu honetan. Iñaki Segurola  

Iritzi publiko libre eta informatua lortzeko. Berria - Gaiak  

Itsas-giroko jende ez-informatu eta kulturagabeena dela jakintsuena. Iñaki Segurola  

· Jendea orain elkartera informatuago heltzen dela uste dut. Berria - Euskal Herria