Gobierno Vasco


Galdera

 

Fenomeno atmosferikoetan (euria, eguzkia, elurra...), zeintzuk dira euskarazko onomatopeiak? 

 

Data: 2012/10/10



Erantzuna

 

Azken urte hauetan, gutxienez bi liburu argitaratu dira euskarazko onomatopeien gainean:

 

Santisteban, Karlos: Onomatopeia eta Adierazpen Hotsen Hiztegia, Gero, Bilbo, 2007.

 

Ibarretxe Antuñano, Iraide: Hizkuntzaren Bihotzean: Euskal Onomatopeien Hiztegia, Gaiak, Donostia, 2006.

 

Horiez gain, topatu daiteke han-hemenka onomatopeien gaineko informazioa, baina oso luze joko luke ganorazko zerrenda bat osatzeak. Dena dela, Interneten eskuragarri daukazunez, IVAPek argitaratutako Galdezka liburuaren erreferentzia emango dizugu, 321.-330. orrialdeetan baituzu hots horien bilduma txiki bat:

 

Zenbaiten Artean: GaldezkA, IVAP, Zarautz, 2003.

 

Emango dizugun informazio hau liburu horietakoa da. Jakina, ez da batere osoa, ez dago-eta zerrenda exhaustiboa egiterik, kontuan hartuta zenbat aldaera dituen hots bakoitzak, denboran eta espazioan zenbat aldatzen diren, oso zaila dela (esaterako, euriarekin) graduazioak markatzen dituztenak zehaztea...