Gobierno Vasco


Galdera

 

'Bla-bla' onomatopeia: nola eman euskaraz?

 

Data: 2014/04/28



Erantzuna

 

 

Esaterako, txatxala-patxala edo txor-txor(-txor).

 

Azken urte hauetan, gutxienez bi liburu argitaratu dira euskarazko onomatopeien gainean:


 • Santisteban, Karlos: Onomatopeia eta Adierazpen Hotsen Hiztegia, Gero, Bilbo, 2007.

 • Ibarretxe Antuñano, Iraide: Hizkuntzaren Bihotzean: Euskal Onomatopeien Hiztegia, Gaiak, Donostia, 2006.

 

Horiez gain, topatu daiteke han-hemenka onomatopeien gaineko informazioa, baina oso luze joko luke ganorazko zerrenda bat osatzeak. Dena dela, Interneten eskuragarri daukazunez, IVAPek argitaratutako Galdezka liburuaren erreferentzia emango dizugu, 321.-330. orrialdeetan baituzu hots horien bilduma txiki bat:

 • Zenbaiten Artean: GaldezkA, IVAP, Zarautz, 2003.

 

Gure proposamenak iturri horietan aurkituko dituzu noski.