Gobierno Vasco

1. Eskola-egun asko daramatzat bajan. Eska al dezaket txanda ezabatzea?

Bai. Horretarako, lurraldeko Pedagogia Berriztatzeko buruari bidali behar diozu eskaera-orria (jo eranskinera), baja-aldiaren frogagiriak erantsita. Informazio osoa  Aurkezpen Txosteneko "6.3 BAJA-ALDIA LUZEA IZANIK, TXANDA EZABATZEKO AUKERA" atalean.

2. Noiz egin behar dut txanda ezabatzeko eskaria?

Baja-aldia gertatzen den ikasturtean eta ikastaroa amaitu baino lehen egin behar duzu.

3. Zenbat eskola-egun eman behar izan ditut bajan txanda ezabatzea eskatzeko?

Txanda ezabatzeko, eskola-egunak hartzen dira kontuan, eta ez egun naturalak. Gainera, baja-egunek ez dute zertan jarraituak izan; txandak iraun duen bitartean bajan egon zaren eskola-egun guztiak hartuko dira kontuan.

Bestalde, ikastaroek iraupen ezberdina daukate, eta baja-egunak horren arabera daude kalkulatuta. Gutxieneko eskola-egun kopuru bat egon behar izan duzu bajan ikastaro bakoitzean, txanda ezabatzea eskatzeko.  

Bajan gutxienez zenbat egun (eskola-egunak) egin behar dituzun adierazten du taula honek:

IKASTAROAK

GUTXIENEKO ESKOLA-EGUNAK

EZABATU

U240, U340,  4000+5000

110

 

Txanda osoa

60-109

Txanda erdia

3000, 4000, 5000

30

Txanda osoa

R ikastaroak

00 40

Txanda osoa

 

4. Zenbat aldiz ezaba dezaket txanda?

Berez behin bakarrik ezaba dezakezu txanda. Hortik aurrera, Osasun Ikuskaritzaren ziurtagiria eskatuko zaizu.

5. Badago salbuespenik?

Bai, baina gutxitan gerta daiteke. Irakurri zerrenda:

1.    Aldez aurretik begiz jo daitezkeen baja-aldietan (amatasun-kasu gehienak, hilabete batzuk lehenago iragarritako ebakuntza edo tratamendua, eta abar), ez da txandarik ezabatuko.

2.    Baja aldez aurretik kalkula ez daitekeenean (Gizarte Segurantzak, itxarote-zerrendak direla medio, bat-batean deitzen duenean, adopzio-kasuetan, eta abar),  txanda ezabatu ahal izango da.

3.    Txanda ezabatzeko baldintza guztiak bete arren, txanda amaieran dagokion maila edo hizkuntza eskakizuna gainditzen duenari Sailak ez dio txanda ezabatuko

6. Txandarik ezabatzen badut, berriro liberatua izateko lehentasuna galduko dut?

Bai. Baja-aldi luzeagatik txanda ezabatzeak berriro liberatua izateko  lehentasuna galtzea dakar. Txanda ezabatzen baduzu, ikasketari-nahi berriaren tratamendua ematen zaizu, ez  jarraipenezkoa.