Gobierno Vasco

Irakastegiak

IRALE programaren azken helburu nagusia da EAEko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan eta ikastetxe pribatuetan diharduten irakasleak eta Heziketa Bereziko langileak berariazko hizkuntza-prestakuntza lortzea, legez eskatzen den trebeziaz eta gaitasunez, euskara edo euskaraz irakatsi ahal izateko.

IRALE programak bost irakastegi nagusi ditu: Donostiakoa, Gasteizkoa, Eibarkoa eta Artazugoikoko eta Dolaretxeko irakastegiak, Bilbon.